Saludos:

En algunos posts, me he referido al Linguae Vasconum Primitae como el primer libro escrito en euskara. A conitnuaciˇn, tenÚis el libro completo por si le querÚis echar un vistazo. Como veis, es bastante largo para traducir, pero si teneis curiosidad por algun fragmento, comentadlo y ya os lo traduzco, ok?

Agurrak!


Breve descripciˇn del ArgumentoConsiderado como el primer libro escrito en lengua vasca y publicado en 1545, nos encontramos ante una ediciˇn del "Linguae vasconum primitiae" que nos permite leer los 15 poemas de temas como el amor y las mujeres, la propia lengua vasca etc. en 6 idiomas diferentes: euskera, castellano, inglÚs, francÚs, italiano y alemßn.



LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
per Dominum Bernardum Dechepare
Rectorem sancti michŠlis veteris.






 Aduertant Impressor, & lectores quod z. nunquam
ponitur pro m. Neque t. ante i. pronunciatur pro .c. Et
vbi virgula ponitur sub .š. hoc modo quod fit dum
prŠponitur vocalibus a.o.u. Tunc .c. ponunciabitur paulo
asperius quam .z. vt in ce.ci.





Erregueren aduocatu videzco eta nobleari
virthute eta hon guciez complituyari
bere iaun eta iabe Bernard Leheteri
bernard echeparecoac haren cerbitzari
chipiac gogo honez goraynci baque eta
ossagarri. Ceren bascoac baitira abil animos eta gentil
eta hetan išan baita eta baita sciencia gucietan lettratu
handiric miraz nago iauna nola batere ezten assayatu
bere lengoage propriaren fauoretan heuscaraz cerbait
obra eguitera eta scributan imeitera ceren ladin publica
mundu gucietara berce lengoagiac bešala hayn.
scribatzeco hon dela. Eta causa honegatic guelditzen da
abataturic eceyn reputacione vague eta berce nacione
oroc vste dute ecin deusere scriba dayteyela lengoage
hartan nola berce oroc baitute scribatzen beryan. Eta
ceren oray šuc iauna noble eta naturazcoac bešala
baytušu estimatzen goratzen eta ohoratzen heuscara
šuri neure iaun eta iabia bešala igorten darauritzut
heuscarazco copla batzu ene ignoranciaren araura eguinac.
Ceren iauna hayec iqhussiric eta corregituric plazer
dušun bešala irudi bašautzu imprimi eraci dišašun
eta šure escutic oroc dugun ioya ederra
Imprimituric heuscara orano išan eztena eta šure hatse
honetic dadin aitzinerat augmenta continua eta publica
mundu gucietara eta bascoec bercec bešala duten bere
lengoagian scribuz cerbait doctrina eta plazer
harceco solaz eguiteco cantatzeco eta denbora igaraiteco
materia eta ginen direnec guero duten causa oboro
haren abanšatzeco eta obligato guiren guciac geyncoari


A ij





othoyz eguitera dizun mundu honetan prosperoqui
vicia eta bercian parabišuya. Amen.






 Doctrina Christiana

Munduyan den guišon oroc behar luque pensatu
Iangoycoac nola duyen batbedera formatu
Bere irudi propiara gure arima creatu
Memoriaz vorondatez endelguyaz goarnitu.


Eceyn iaunec eztu nahi muthil gaixtoa eduqui
Ez pagatu soldataric cerbišatu gaberic
Iangoycua ari dušu hala hala gurequi
Gloriaric ez emanen hongui eguin gaberic


Muthilec gure cerbišutan deramate vrthia
Soldata apphur bategatic harcen pena handia
Iangoycoac behar luque guc vešanbat valia
Cerbišatu behar dugu emaytecoz gloria.


Oguiric eztacussat vilcen haci ereyn gaberic
Norc cer haci ereyn vilcen dici comunqui
Obra honac vqhenen du goalardona frangoqui
Bay etare beqhatuyac punicione segurqui.


Ceren ieyncoa egun oroz ongui ari bayšaygu
Guc ere hala behar dugu haršaz vnsa orhitu
Gure hatse eta fina hura dela pensatu
Goyz et arrax orhituqui haren icena laudatu.


Arraxian

Arraxian ecitian gomendadi ieyncoary
Eta othoy beguirešan peril gucietaric






Guero irašar adinian orhit adi vertaric

Cenbait ere oracione erraytera deuotqui.

Goycian

Albadaguic ioan adi elišara goycian
Ieyncoari han gomenda bere eche saynduyan
Han sarcian pensa ešac aycinian nor duyan
Norequila minšo yšan han agoen artian.


Ilherrian

Hilez vnsa orhit adi ilherrian saršian
Hi nolaco ciradela vici ciren artian
Hec vešala hil behar duc eta ez iaquin orduya
Othoy eguic ieyncoari deyen varcamenduya.


Batheyarria

Elišara išanian so eguic bateyarrira
Pensa ešac han duyala recebitu fedia
Ieyncoaren gracia eta saluašeco vidia
Hari eguin albaiteša lehen ešagucia.


Gorpuz saynduya

Vertan guero so albaitegui non den gorpuz sainduya
Pensa ešac hura dela hire saluašalia
Adorešac deuocionez eta galde gracia
Azquen finian eman diašan recebice dignia.


Curucea

Crucifica iqhus eta orhit adi orduyan
Nola yšan redemitu haren odol saynduyaz
Harc eryo haritu dic hiri leyan vicia
Pensa ezac nola eman hari vere ordia.


Andredona Maria

Andere hona den leqhura ailcha išac veguiac





Mundu oro eztaquidic hura vešayn valia
Ieyncoaren hurranena hura diagoc glorian
Graciac oro vere escuyan nahi duyen orduyan.


O andere gloriosa eta ama eztia
šutan dago beqhatoren speranša gucia
Ni šugana nyatorquešu beqhatore handia
Arimaren saluacera šu šaquiztan valia.


Saynduyer

Saynduyer ere eguin ešac heure ešagucia
Singularqui nortan vaytuc heure deuocionia
Ceyn saynduren vesta daten orhit egun verian
Eta noren ycenetan fundatu den eliša
Orhituqui othoy eguin daquizquian valia


Oracione igandeco

Misericordiaz bethe ciraden iaun eztia
Othoy enšun yašadašu neure oracionia
Bici nišan artian eta erioco phunduyan
šuc ydašu othoy osso neure endelgamenduya
Alteratu gabetaric šure fede saynduyan
Gaucen vnsa eguiteco neure azquen finian.


Eta orduyan šuc ydašu indar eta gratia
Beccatuyez vqheyteco vide dudan doluya
Perfectuqui eguiteco neure confessionia
Neure beqhatuyez oroz dudan varqhamenduya
Bay dignequi errecebi šure gorpuz saynduya
Bayetare vehar diren verce sagramenduyac.


Exay gayša ginen vayta tentacera orduyan





Nontic engana niroyen vere arte guciaz
Othoy iauna enguztašu lagun šure saynduyac
Enexayac venci enašan neure azquen finian.


Ene arima orduyan har othoy šure glorian
Nola vaita redemitu šure odol saynduyaz
Eta nic han dacussadan šure veguitartia
Eta saynduyequi lauda šure magestatia


Goyz etarrastz egiten duc buluz eta vezticia
Gorpušaren cerbišutan barazcari afaria
Arimaren saluašeco ieyncoaren ohorian
Ešayala othoy neque gauša hoyen eguitia
Egun oroz ecin vada aste oroz igandian


Gure artian haur dacussat ixutaršum handia
Nola dugun cerbišacen hanbat gure exaya
Iangoycua desconoci gure saluašalia
Eta oroc ešagucen dela videgabia


Anhiz gendez miraz nago neure buruyaz lehenic
Nola gauden mundu hunequi hayn vorthizqui iossiric
Hanbat gende dacuscula hunec enganaturic
Oranocoac ygorritu oro buluzcorriric
Eta eztute guerocoec hantic escapaceric


Personoro hil denian hirur šathi egiten
Gorpuzori vstelcera lur hošian egoyzten
Vnharšuna ahaidiec vertan dute particen






Arima gaixoa dabilela norat ahal daguien
Hayn viage vortician compaynia faltacen.


Orhituqui ygandian vehar dugu pensatu
Cenbatetan eguin dugun aste hartan beccatu
Orhit eta ieyncoari barqhamendu escatu
Atorra nola arimere aste oroz garbitu.


Bi pundutan diagošu gure gauša gucia
Hongui eguin vadašagu segur parabišuya
Beqhatutan hil dadina bertan comdenatuya
Berce videric ecin date hobenari beguira.


Ehonere eztacusat bayn laxo den aršaynic
Oxoa hencen eztuyenic bere ardietaric
Gure arimaz cargo dugu iangoycuac emanic
Nola gobernacen dugun batbederac so begui
Condu hersi vehar dugu haršaz eman segurqui
Nori baitu vere odolaz carioqui erossi
Hala cinex eztašana dauque enganaturic.


Contemplatu vehar dugu passione saynduya
Eta sendi vihocian haren pena handia
Nola šagoen curucian oro šauriz bethia
Huyn escuyac išaturic eta vuluzcorria


Ohoynequi vrcaturic nola gayzquiguilia
Eta arhancez coroaturic mundu ororen iabia
Haren gorpuz precioso eta delicatuya


B





Gayzqui escarniaturic cta šathicatuya.

Elas orduyan nola šagoen haren arima tristia
Haren ama maytia eta mundu ororen habia
Pena hetan ecusteaz bere seme maytia
Eta hilcen veguietan mundu ororen vicia.


Viocian diraustašu guertuz ama eztia
šure orduco doloriac eta vihoz šauriac
Beguiez nola cenacusan šure iabe handia
Orotaric laryola odol preciatuya
Hec nigatic ciradela ari nušu qhonduya.


Orhit adi nola duyan eguin anhiz beqhatu
Heyen causaz merexitu anhicetan hondatu
Bere misericordiaz nola huyen guardatu
Eta dolu vqhen vaduc vertan oro barqhatu
Eta aguian hic eguinen vertan verriz beqhatu.


Orhit adi iengoycoaren magestate handiaz
Ceruya lurra ychasoa dadušala escuyan
Saluacia damnacia eryoa eta vicia
Estendicen orotara haren potestatia
Eci escapa bari ehor dauguinian manuya.


Mundu honetan vadirogu batac bercia engana
Bana vercian eguiatic batbedera ioanen da
Nor nolaco išan guiren orduyan aguerico da
Eguin erran pensatuyac aguerico guciac.






Orhit adi ieyncoaren iusticia handiaz
Nola oroc vehar dugun eman qhondu hersia
Eguin oroz recebitu gure merexituya
Eryoa dauguinian vayta haren mešuya.


Ordu hartan afer date hari apellacia
Harc ehori eztemayo oren vaten epphia
Ecetare estimacen chipia ez handia
Batvederac egarrico orduyan vere haxia.


Orduyan cer eguinen dut gaixo beqhataria
Arartecoac faltaturen contra iuge handia
Abocacen eztaquique ehorc haren gortian
Oguen oro publicoqui aguerturen orduyan.


Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Behar orduyan eztuquegu guero aguian aizina
Anhiz iende enganatu doa lušamenduyaz
Seguraturic ehorc eztu egun vaten vicia.


Gu guirade egun oroz heryoaren azpian
Behar dugu prest eduqui gure gauša gucia
Gure gaucez ordenatu osso guiren artian
Guero eztugun eguiteco hešaz azquen finian
Arimaz asqui eguiteco vaduquegu orduyan.


Pensa othoy nola gauden bi bideren erdian
Salua bano damnašeco perileco punduyan
Ehor fida eztadila othoy vanitatian






Saynduyac eširaden sarthu vanitatez glorian.

Elas othoy hunat veha beqhatore gucia
Beqhatuyaz damnacen du iangoycuac munduya
Ceren hanbat veccatutan deramagu vicia
Eta guhaurc gure faltaz galcen gure buruya.


Arzayn oroc vilcen ditu Irdiac arraxaldian
Leqhu honerat eramayten eguraldi gaycian
Batbederac pensa veša arimaren gaynian
Nola saluaturen duen hura vere finian.


Beqhatorec yfernuyan dute pena handia
Pena handi ycigarri eceyn pausu gabia
Seculacoz egon vehar hango sugar vician
šuhur denac hara eztohen eguin penitencia.


Harmac eryoarcn contra

Eryoa iauguiten da guti vste denian
Eta aguian ez emanen confessione epphia
Hirur gauša albaditu ehorc ere eguiaz
Nola ere hil vaytadi doha saluamenduyan.


Lehen eguia

O iaun hona aytorcen dut beqhatore nišala
Eta gaizqui eguitiaz oguen handi dudala
Nic vaycitut offensatu bide eztudan vešala
Dolu dicit eta damu šure contra eguinaz.


Bigarren eguia

O iaun hona gogo dicit oren present honetan
Goardaceco beqhaturic vici nišan artian






Othoy iauna šuc ydašu indar eta gracia
Gogo honetan yrauteco neure vici gucian.


Heren eguia

O iaun hona gogo dicit garišuma denian
Eguiazqui eguiteco neure confessionia
Vay etare compliceco didan penitencia
Othoy iauna šuc confirma ene vorondatia.


Eta hoyec eguiazqui ehorc hala ezpaditu
Albayliaqui duda gabe ecin dateyela salbu
Bere beqhatuyac oro vaditu ere confessatu
Eta hala šinhex beša nahi eztenac enganatu.


Apezeq ez apezpicuq ez etare aytasaynduc
Absoluacen halacoaren eceyn bothereric eztu
Iangoycua bethiere vihocera so diagošu
Guhaurc vano segurago gure gogua diacuxu
Gogua gabe hura vaytan hišac oro afer tušu


Regla ešac egun oroz onsa heure etchia
Eure gauša gucietan emac diligencia
Eta eure trabayluya duyan penitencia
Iangoycua lauda ešac gauša ororen buruyan.


Honequila albayteša bethiere conuersa
Gaixtoequi ecin ayte gayzqui beci prouecha
Bercer eguin eztašala nahi ešuqueyena
Ez etare falta ere hiaurc nahi duyana
Legue honi segui vedi salbu nahi duyena.






 Hamar manamenduyac

Adorešac iangoyco bat onhestz oroz gaynetic
Haren ycena ez iura causa gabe vanoqui
Ygandiac eta vestac sanctifica deuotqui
Ayta eta ama ohora išac vici yšan lucequi
Ehor erho eztašala ez etare gaycetsi
Norc veria vayecila emazteric ez hunqui
Vercerena eztašala ebaxi ez eduqui
Fama gayciq eztemala lagunari falsuqui
Bercen emazte alabac ez desira gayxtoqui
Ešetare vnhasuna lecot bedi iustoqui.


Manamenduyac hoyec dira iangoycuac emanic
Hoc veguira dišagula salua guiten hegatic.


 Iudicio generala

Iudicio generalaz nola orhit eztira
Beccatutan vici dira bethi vere aysira
Egun hartan gal ezquiten aycinetic veguira
Han orduyan eztuquegu ehorc ere ayzina
Haršaz vnsa orhitcia šuhurcia handi da


Arma arma mundu oro iudicio handira
Ceru eta lur ororen creadore handia
Munduyaren iuyacera rigorosqui heldu da
Nola gauden apphaynduric bat bederac beguira.


Manamendu ygorten du mundu gucietaric
Gende oro bat daquion iosafaten vilduric
Ehonere ehorere escapatu gaberic.






Ceru eta lur gucia daude yqharaturic.

Eryoa manacen du eceyn falta gaberic
Hilac oro dacacela aycinera viciric
Hantic harat eztuquela vothereric iagoytic
Mundu oro iarriren da bi lecutan hersiric
Glorian ezpa yfernuyan ezta escapaceric.


Manacen du yfernuya andi eta vortizqui
Han direnac ygorišan lušamendu gaberic
Arima eta gorpucetan nahi tuyela icussi
Eta emanen darayela cer vaytute mereci.


Gende honac onsa pensa iuge hunen gaynian
Nola duyen gucietan potestate handia
Eryoan yfernuyan ceru eta lurrian
Ceren dabil haren contra vada veqhatoria.


Gure artian haur dacussat ixutaršun handia
Nola dugun cerbišacen hanbat gure exaya
Iangoycoa desconoci gure saluašalia
Eta oroc ešagušen dela videgabia.


Harren bier emanen du sentencia pišuya
Elgarrequi pena diten ifernuco garrian
Seculaco suyan eta eceyn pausu gabian
Oroc othoy onsa pensa cer den yrabacia.


Egundano ezta išan ez išanen iagoytic





Iudicio hayn handiric ez etare vorthizich
Sortu eta sorcecoac hilez guero pizturic
Oroc hara vehar dute escusatu gaberic.


Anhiz gauša vehar dira iudicio handian
Iugeac duyen potestate parte ororen gaynian
Demandantac erran dešan vere causa eguiaz
Bayetare defendentac bere defensionia
Porogatu datenian norc duqueyen šucena
Sentenciaz eman dešan iugiac nori veria.


Egun hartan iuge date mundu ororen iabia
Baytu ororen gaynian potestate handia
Acusari vera date eta conciencia
Beqhatu oro publicoqui aguerico orduyan.


Beqhatoren contra date orduyan mundu gucia
Ceren duten ofenditu hayen creašalia
Ordu hartan ixil dauque triste veqhatoria
Orotaric cerraturic daude paussu guciac.


Iuge iauna iraturic egonen da gaynetic
Yrestera apphaynduric yfernuya azpitic
Exay gayša acusacen ezquerreco aldetic
Beccatuyac escuynetic minšaturen publiqui
Hire contra heben guituc ihaurorrec eguinic
Gayzquienic contra date concienša varnetic.


Estalceco ez išanen ehonere leqhuric





Aguercera norc eguinen ordu hartan vathiric
Mundu oro egonen da hayen contra Iarriric
Saynduac ere ordu hartan oro egonen ixilic
Iugeac ere ez enšunen ezeyn ere othoyc
Egun haršaz orhit guiten othoy hara gaberic.


Non dirate egun hartan hebengo iaun erreguiac
Duque conde marques šaldun eta verce iaun nobliac
Eta hayen armadaco guišon sendoen valentiac
ordu hartan valiaco guti hayen potenciac.


Iurista eta theologo poeta eta doctoriac
Procurador aduocatu iuge eta notariac
Ordu hartan aguerico clarqui hayen maliciac
Eta guti valiaco cautela eta parleriac.


Aytasayndu cardenale apphez eta prelatuyac
Berez eta ardioroz eman vehar han conduya
Egun hartan handiena yšanen da erratuya
Eta vardin iuyaturen bandia eta chipia.


Afer date egun hartan hari apellacia
Ehonere eztašagu iaunic vere gaynian
Malicia gayci šayca eta mayte eguia
Elas othoy oroc eguin oray penitencia
Egun hartan guero eztugun eguiteco handia.


Seynaliac ginen dira aicinetic tristeric
Elementac ebiliren oro tribulaturic


C





Iguzquia ilharguia odoletan ecinic
Ychasoa samurturic goyti eta veheyti
Hango arraynac icituric ebiliren ialguiric.


Eta lurra icigarri oro iqharaturic
šuhamuyec dacartela odolezco ycerdi
Tenpestatez igorciriz ayre oro samurric
Mendi eta harri oro elgar šaticaturic
Mundu oro iarriren da suyac arrasaturic.


Iuge iaunac manaturen vera iauguin gaberic
Gauša oro xahu dešan vehin suyac lehenic
Saxu eta quirax oro dohen mundu gucitic
Eta hala iarriren da lur gucia erreric.


Trompeta da minšaturen mundugucietaric
Hilac oro iayqui huna šuyen hobietaric
Arima eta gorpucetan oro vertan pizturic
Oroc hara vehar dugu escusatu gaberic.


Iustu oro yganen da hertan goyti ayrian
Eta egonen escoynetic iugearen aldean
Beccatoreac dolorezqui sugarrian lurrian
Hariqueta danšuteno sentencia gaynian.


Dagoenian gende oro aicinian vilduric
Iauguinen da rigorosqui saynduyequi cerutic
Iosafaten egonen da airian gora iarriric
Beccatorer eguinen du arrangura handiric






Haren hišac ešarriren oro erdiraturic.

Hartu nahi šuyenian passione sayndua
Haren contra gin cenian armaturic gendia
Hiz hux batez icituric egocitu lurrian
Iuyacera dauguinian magestate handian
Nola eztu loxaturen ordu hartan munduya.


Erranen du beccatorer dolorezqui orduyan
Nišaz ecineten orhit bici cinetenian
Hanbat ongui nic eguinic šuyer šuyen mendian
Esquer honbat vqhen eztut šuyeganic vician.


Cer ere hon vaytušuye oro dira eniac
Gorpuz eta hon guciac baietare arimac
šuyendaco eguin ditut lurra eta šeruyac
Yguzquia ilharguia eta fructu guciac.


Suyac vero hurac xahu hax harceco ayria
Aynguruyac šuyen goarda ararteco saynduyac
šuyegatic ešarri dut guero neure vicia
Hoyegatic orogatic cer da šuyen paguya.


Icussiric anhicetan beharrian pobria
Eri gosse egarria eta buluzcorria
Ene ycenian anhicetan galdeguinic limosna
šuyec vqhen baytušuye hešaz guti ansia.


Bay erhoqui conplacitu ene contra exaya





Demonio haraguia bayetare munduya
Oray dela šuyendaco maradicionia
Ifernuco suya eta iagoytico nequia
Eta šuyen conpaynia demonio gucia.


Ezta anhiz lušaturen execucionia
Bertan date yrequiren lurra oren verian
Su harequi irexiren oro vere varnian
Haur yšanen veccatoren vndar yrabacia.


Elas nola yšanen den heben damu handia
Damu handi išigarri remedio gabia
Hanbat iende seculacoz damnaturen denian
O iaun huna šuc guišašu othoy hantic veguira.


Veretara išuliren ditu guero veguiac
Goacen oro elgarrequi ene adisquidiac
Bethi eta seculacoz gauden ene glorian
Desir oro conplituric alegria handian.


Hantic harat ezta išanen bi erretatu bayeci
Damnatuyac ifernuyan bethi dolorerequi
Saluatuyac ieyncoarequi bethi alegueraqui
Iangoycuac daguiela gure partia hoyequi.


Ceruya ezta ebiliren hantic harat iagoytic
Yguzquia egonen da orienten gueldiric
Ilharguia occidenten beguiz begui iarriric
Egun honec yraunen du eben eta iagoytic






Alabana ez išanen heben gauša viciric.

O iaun hona šu cirade gure creašalia
Beccatore baguirere oro guira šuriac
Gure faltaz gal eztadin othoy šure eguina
Beccaturic garbizašu othoy gure arimac.


Baldin erideyten vada gutan falta handia
Are dušu handiago šutan pietatia
šuretaric guiren othoy eguigušu gracia
šure ama anderia daquigula valia.


Oracionia

Ave maria anderia gracia oroz bethia
Ieyncoaren ama virgen verac ordenatuya
Ceru eta lur ororen erreguina dignia
Beqhatoren aduocata eta confortaria.


Ni šugana niatorquešu beccatore handia
Carioqui othoycera šu šaquiztan valia
Digne ezpaniz aypacera šure ycen saynduya
Ez gitera aycinera ceren bayniz saxuya.


Misericordiaz bethe ciren andere handia
Enašašula othoy yrayz eta ez menosprecia
šuc guibela badidašu elas ama eztia
Ordu hartan diacusašut galdu neure buruya.


Hanbat nušu gauša orotan ni verthute gabia
Oren oroz beccatutan nabilena galduya






Eta bethi erratyua nola ardi yxuya
Mundu hunec haraguiac bethi enganatuya.


šu baicira gracia ororen ama eta yturburuya
Verthute eta hon gucien thesorera handia
Egundano beccatutan maculatu gabia
Verthutetan seguišeco eguidašu gracia.


šutan dago beccatoren remedio gucia
Speranša ossagarri eta saluamenduya
šuc guibela demašuna nola vayta galduya
šure gomenduyan dena halaver da salbuya.


Ieyncoac šuri eman dici potestate handia
Haren ama ciren guero ama ere maytia
Ceru eta lur orotan dušun hanbat valia
Cer šuc galde baytaguišu den conplitu gucia.


Eta šure escutic duten verce oroc gracia
Eta salua šuc dešašun šuri gomendatuya
O andere excelente eceyn pare gabia
Saluatuyetaric nišan eguidašu gracia.


šuri gomendacen nušu hila eta vicia
Neure gorpuz eta arima eta dudan gucia
Othoy vehar orduyetan cu šaquišat valia
Eta othoy šuc goberna ene vici gucia.


Eta yrabaz ieyncoaganic indar eta gracia





Beccatuyez eguiteco vnsa penitencia
Eta guero verthutetan deramadan vicia
Eta eguin gauša orotan haren vorondatia.


Beguira othoy mescabutic ene gorpuz pobria
Beccatutan hil eznadin eguidašu gracia
Seculacos damnaturic enoyan galduya
Bana šure escutic dudan saluaceco vidia.


Eta guero dauguinian ene eryocia
Arimaren particeco oren ycigarria
Ordu hartan behar baytut eman condu hersia
Eguin oroz recebitu neure merexituya.


Eta ez iaquin lehen gaoyan non daten ostatuya
Ez etare šu ezpacira nor daquidan valia
Ordu hartan hel šaquišat othoy ama eztia
Ararteco leyal eta neure ayutaria.


Othoy šure gomenduyan har arima tristia
Ordu hartan io eztešan yfernuco vidia
šure seme iaunarequi eguidašu baquia
Beccatuyac barqhaturic didan parabišuya


Eta nic han dacusadan šure veguitartia
Eta saynduyequi lauda haren magestatia
šeren vnsa orhit citen nišaz ama eztia
Gogo honez erranen dut šuri aue maria.






Oracione haur derrana andredona maria
thoy gomendatu dušun bila eta vicia.


ž Amorosen gaztiguya

Bercec berceric gogoan eta nic andredona maria
Andre bona daquigula gucior othoy valia


Amorosac nahi nuque honat veha valite
Hon lišaten gaztiguric aguian enzun liroyte
Amore bat hautaceco conseylu bat nequeye
Balinetan seculacoz gogoan sar valequie.


Nihaurc ere vqhen dicit ceynbayt ere amore
Bana bantic eztut vqhen prouechuric batere
Anhiz pena arima gal hanera eta neuryere
Amoretan plazer baten mila dira dolore.


Amoretan othe date leyal denic batere
Hiz ederrez ezpa ioyaz mutha eztadin huraere
Hoben vste duyenori anhicetan traydore
Hobena date gayzenic arimaren berere


Beqhatuzco amoria bethi date traydore
Erioa dauguinian eguia šogueri date
Hartu duten plazer oro orduyan yragan date
Beccatuya gueldicen da penašeco guero ere
Anhiz plazer vqhen badu anhiz vehar dolore.






Amore bat nahi nuque liadutanic eguia
Vici eta hilez guero hayn laquidan valia
Cerbišatu nahi nuque halacoa vician
Heben labur vicia da iagoyticoz bercia.


Mundu oro iraganic ez eriden berceric
Ieyncoaren ama hona gracia oroz betheric
Haren amore išateco ezta ehor digneric
Vnsa cerbiša dašagun mayte guitu bertaric.


Amoriac vano dira haršaz berce guciac
Behar handien denian faltaturen berciac
Vste bano lehen guira hilcen beqhatoriac
Harc ayuta ezpaguiša nola guiren galduyac.


Andre hona har dašagun oroc gure amore
Berce oro vci eta eguin hari ohore
Hala eguin vadašagu ohoratu guirate.
Bercegatic hura gabe oro galdu guirade.


Ieyncoaz landan mundu oroc eztu hanbat valia
Ceruya lurra ychassoa haren peco gucia
Orotara hedacen du vehar vada escuya
Bera handi išan arren preciacen chipia
Halacoa vci eta non duquegu bercia.


Berce amoreac baten veci eztirade perestu
Norc beria berciari eztu nahi partitu
Ama virgen gloriosa hanbat vada conplitu


D





Ororenšat bera bayta leyal dela abastu.

Amorosec badaguite vehin bere nahia
Handiago giten šaye berce nahicaria
Eci vqhen behinere bere conplimenduya
Bethi peytu deramate bere mende gucia
Emazte eta guišon oroc har amore maria
Eta orori vaytequegu berac conplimenduya.


Andre honac vqhen dici ederretan gracia
Ehorc hura gayxteriaz ecin lešan inbia
Bana vistaz hilcen šuyen nahicari saxuya
Figuraren eqhustiaz daquiquešu eguia.


Ychassoan hur gucia ceruyetan išarra
Oyhanetan išalori lur gucian velharra
Egunari yguzquia gau belšari ilhuna
Lehen faltaturen dira eci hura gugana
Balinetan eguiazqui gu bagaude hargana.


Ceren bada erho guira gayxo beqhatariac
Andre leyal honegana goacen othoy guciac
Elas othoy aribira berce amore falsuyac
Harequila segur dugu vehar dugun gucia.


Elas amoros gaixoa hire enganatuya
Erhogoatan badaramac eure mende gucia
Ene andere graciosa ezpadaquic valia
Bay bician bay hilian bethi oha galduya.






Dembora duyan artian eguic ahal honguia
Eryoa dauguinian miraz duquec orduya
Orduyan ere nahi vaduc onsa ialgui daguia
Onsa hari gomendadi nic diossat eguia
Finian ere eztic vzten harc galcera veria
Orduyan ere vere escuyan dic gracia gucia.


Mundu honec anhiz gende enganatu darama
Iagoyticoz vici vstez haren sehi dabilša
Guti vste duyenian ehor vci darama
Erho ioqhatuya date hartan fida dadina.


Nihaur ere ebili niz anhicetan erhoric
Gaoaz eta egunaz ere hošik eta veroric
Loa galdu pena asqui bana ez arimagatic
Oray oro nahi nuque liren ieyncoagatic.


Ni bešala anhiz dušu halacoric munduyan
Mende oro dohatenic bethi vanaglorian
Ohart guiten buruyari denbora den artian
Andre honac har guišaque gomendutan aguian
Hanbat bada graciosa ama ororen gaynian
Gin dadinic eztu vzten hartu gabe gracian


Culpa gabe ehor ezta haur da segur eguia
Beqhatuyaz damnacen du iangoycoac munduya
Beqhaturic ezta yšan šutan andre handia
Ararteco šaquizcula digun varqhamenduya.






Beccatoren saluaceco ieyncoac eguin cinducen
Bere buruya eguin dici iuge iusticiaren
šu misericordiaren refugio cinaden
Nola berac iustician ecin salua lišaque
šure misericordiaz remedia litecen
Balinetan eguiazqui šugana gin valite.


Egundano ezta yšan ez išanen iagoytic
Beqhatore hayn andiric ezetare saxuric
Bere bidian iauguin vada šuri gomendaturic
Vqhen eztuyen barqhamendu šure amorecatic
Ez galdu da ez galduren šure gomenducoric
šuri gomendacen guira bilic eta viciric.


Berce emaztiac ama dira cenbayt haurto chipiren
Eta guero obororic puncela ecin dirate
šu anderia ama cira virginaric ieyncoaren
Eta gueroz erreguina ceru eta lurraren.


Ieyncoa iaun den gauša ororen šu cirade andere
Arrazoyn da mundu oroc daguien šuri ohore
Eci hala ari šaucu Ihesu christo vera ere
šuc bešanbat dignitate mundu oroc eztuque.


O anderia ecin date ehor šure vardinic
Gaynecoric šuc eztušu ieynco veraz berceric
Ieynco ezten verce oro dago šure azpitic
Ieyncoaren ama cira mundu oroz gaynetic.






Mundu oroc eztu eguin šuc bešanbat hargatic
Orogatic bano oboro harc ere daydi šugatic
Bere ama ecin vci obeditu gaberic
Othoy gracia eguigušu guiren šuyenetaric.


Vnsa šuc har banenšašu gomendutan gogotic
Ecin damna nayndeyela cinesten dut segurqui
Anhiz veguiratu dušu galduren cenetaric
Niri ere hel šaquišat othoy galdu gaberic.


Ehonere gayzic ezta quc qhen eztirošunic
Ez etare hontassunic šure escuyan eztenic
Denbora eta leqhu orotan ecyn duda gaberic
Graciac oro šure escuyan iangoycoac emanic.


Nahi duyena hala duque amac semiaganic
Seme honac anhiz daydi amaren amorecatic
Gure natura haritu du šutan amoraturic
Iangoycoa ezarri dušu gure anayeturic.


Haren eta gure ororen ama cira digneric
Amac eztu sofriceco semen artian guerlaric
Samurturic badacuxu gure gaizquiegatic
Ororen ama cira eta baque guišacu bertaric.


Oray eguiten diraden gayzqui handiegatic
Ieyncoac ondatu šuqueyen lur gucia engoytic
Balinetan šu ezpacina ararteco gugatic
Oro soscengacen guitu šure othoyegatic






Gu gayxtoac išan arren ezten šutan faltaric
Fin honera hel guišašu guiren salbuyetaric.


Ama eztia nic badaguit šure contra faltaric
šuc gaztiga eta dreša našašu othoy bertaric
Elas norat ihes naydi šu neure ama vciric
Neuretaco eztašagut šu nolaco amaric.


ž Emazten fauore:

Emaztiac ez gayz erran ene amorecatic
Guišonec vci vališate elaydite faltaric.


Anhiz guišon ari bada andrez gayzqui errayten
Arhizqui eta desonesqui baytituzte aypacen
Yxilica egoytia ederrago lišate
Andrec guišonequi beci huxic ecin daydite.


šuhur gutic andregatic gayzqui erran diroyte
Hayez hongui erraytea onestago lišate
Emazteac cerengatic gaiz erranen dirate
Handi eta chipi oro hayetaric guirade.


Balentia sinplea da andren gayz erraytea
Bat gayz erran nahi vadu oro vardin sarcea
Yxil ladin nahi nuque halaco den gucia
Damu gaycic emazteac hari eman dithia


Andren gayz errayle oroc bear luque pensatu





Bera eta verce oro nontic guinaden sorthu
Ama emazte luyen ala ez nahi nuque galdatu
Amagatic andre oro behar luque goratu


Guišonaren prouechuco emaztia bethi da
Oro behin hayetaric sorcen guira mundura
Sorthu eta hil guinate harc haz ezpaguiniša
Haciz guero egun oroz behar haren ayuta.


Haren escuz ossoan behar soynera eta iatera
Eri denian andre gabe galdu guišon egurra
Hil badadi hura nola nor doaque gaynera
Ordu oroz behar tugu ezta heben cer duda


Emazteric ezten lecuyan eztacusat plazeric
Ez guišona ez echia behinere xahuric
Echian den gauša oro gayzqui erreglaturic
Parabišuyan nahi enuque emazteric ezpaliz.


Emaztiac eztut enšun lehen guišona iauquiric
Bana guišonac emaztia bethiere lehenic
Gayxteria ialguiten da bethi guišonetaric
Ceren bada daraucate emaztiari hoguenic.


Bertuteac vehar luque guišonetan handiago
Emaztetan nic dacussat honguiz ere guehiago
Mila guišon gazxtoric da emazte batendaco
Guišon baten mila andre bere fedean dago.






Hec guišoner veha valite elišate bat honic
Eztirovte deuscay denic vci iauqui gaberic
Bana anhiz emazte da escapacen šayenic
Anderetan ceren bayta vertutea hobenic.


Nic eztanšut emaztiac borchaturic guišona
Bana vera šoraturic andriari darrayca
Cenbayt andre hel baledi oneriztez hargana
Ceyn guišonec andriari emayten du oguena.


Ieyncoac emaztea mayte mundu oroz gaynetic
Cerutica iayxi cedin haršaz amoraturic
Emaztiac ešarri du gure anayeturic
Andre oro laudaceco haren amorecatic.


Irudi šayt emaztia dela gauša eztia
Donario gucietan guciz gauša emya
Gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia
Haršaz gayzqui erraytia vilania handia.


Munduyan ezta gaušaric hayn eder ez placentic
Nola emaztia guišonaren petic buluzcorriric
Besso viac šabalduric dago errendaturic
Guišonorrec daguiela haršaz nahi duyenic.


Io badeša dardoaz ere gorpuzaren erditic
Aynguruyac bano oboro ez larraque gayzquiric
Bana dardoa ematuric šauriere sendoturic
Bere graciaz ezarteyntu elgarrequi vaqueturic.






Nor da guišon modorroa haršaz orhit eztena
Eta guero halacoa gayzerrayten duyena
Ezta guišon naturazco hala eguiten duyena
Ceren eztu ešagucen hala hongui eguina.


ž Ezconduyen coplac

Iangoycoa edetašu vercerena gogotic
Bera captiua da eta ni gathibu hargatic.


Ni gathibu naducana captiua da berceren
Ene dichac hala eguin du ny gathibu bigaren
Gogo honez icaneniz vicy baniz bataren
Bana borchaz bayecila ez iagoytic verciaren.


Bercerena har dašanac beretaco amore
Oborotan vqhenen du plazer bano dolore
Bašarriac veqhan eta veldurrequi dirate
Guti vste dutenian gayša bertan sor dayte.


Honestea bercerena erhogoa handi da
Plazer vaten vqhenen du anhiz malenconia
Beguyez icus ecin minša han dacusat nequia
Beryarequi dašanian enetaco aycia.


Perilequi bayecila ecin noaque hargana
Eta aguian, harc orduyan ezpaytuque aycina
Badu ere veldur date vertan doha haršara
Nic nahyen dudanian bercech bessoan daraša.


E





Alhor hartan hel badaquit ereytera hacia
Eta ene vada ere lastoa eta vihia
Ez bat ori ahal duquet ezetare vercia
Lan eguinaz esquer gayxto galdu yrabacia
Bercerenzat gueldicen da ene šucenbidia
Aguyan guero alabarequi ezconduco semya.


Amoria ehorc ere eztu nahi partitu
Nic eztaquit berciac vana ny ary niz beqhatu
Beriarequi eqhustiaz hayn hayn noha penatu
Hec dostetan ni nequetan orduyan errabiatu


Gelosiac eztišaquet nic gayz erran seculan
Mayte nuyena nahi enuque ehorc hunqui liašadan
Bercerenaz yšanušu amoros leqhu batetan
Beriagana gelosturic desesperacer ninzan.


Amoria ecyn cenšuz ecin dayte goberna
Anhicetan honesten du guti vehar duyena
Arnoac vano gayzquiago ordi diro persona
Sarri estaca berant lacha harc hazeman dešana.


Amoria ixu da eta eztašagu šucena
Eztu vste berceric dela lecot mayte duyena
Suyac vano gayzquiago erra diro guišona
Ychassoac ez yraungui erachequi dadina.


ž Amoros secretugui dena





Andre eder gentil batec vihoša deraut ebaxi
Haršaz orhit nadinian deusere ecin yrexi
Nic hura nola nahi nuque harc banenša onhexi
Ecin venturatuz nago beldur daquion gayci.


Mirayl bat nic ahal banu hala luyen donoa
Neure gogoa neracuxon secretuqui han varna
Han veryan nic nacussen harena ere nigana
Huxic ecin eguin nešan behinere hargana.


Ene gayzqui penaceco hayn ederric sortu cen
Gaoaz eta egunaz ere gayzqui nici penacen
Harequila bat banadi vihoša zayt harricen
Neure penen erraytera are eniz ausarcen.


Ene gogoa balyaqui mayte vide nynduque
Ni erregue valin baninz erreguina lišate
Hura hala nahi valiz elgarrequi guinate
Haren baurrac eta eniac aurride osso lirate.


Valinetan nic vanerro hari neure vihoša
Eta guero valin balit respuesta bortiša
Dardoac vano lehen liro erdira ene vihoša
Duda gabe eror naynde han berian hilhoša


Artišarrac bercetaric abantailla darama
Halaver da anderetan ni penacen nuyena
Hanbat da eder eta gentil haršaz erho narama
šori honian sortu date haren bessoan dašana.






Ene gogoa nola vayta šucen iarri hargana
Harenere iangoycoac dacarrela nygana
Ene pena sar daquion vihocian varrena
Gogo hunez eguin dašan desiracen dudana


ž Amorosen partizia.

Parti albanenguidio harc ezluque pareric
Alavana nic ezticit hayn hon derišadanic.


Amore bat onhexi dut guciz soberatuqui
Ene arima eta vihoša iossi dira harequi
Haren yrudi ederrori veguietan ehoqui
Haršaz orhit nadinian vihoza doat ebaqui.


Nic hargana hanbat dicit amoryo handia
Harequila egoytiaz ezpaneynde enoya
Harganico particia ene eyhargarria
Berriz icus dirodano bethi malenconia.


Elas ene amoria nola nušun penacen
šurequila ecin vathuz vihocian erracen
Ene gaizqui penaceco segur sorthu cinaden
Penac oro hon lirate šu bacina orhicen.


Minzaceco šurequila gau bat nahi niqueci
Hilabete conplituric hura luša valedi
Arranguren qhondaceco asti nuyen frangoqui
Eceynere veldur gabe egoyteco šurequi.






Oray porogacen dicit daquitenen errana
Ehorc vci eztašala escuyetan duyena
Elas yzul albaneša yragan den denbora
Segur oray enyqueci dudan gogoan veharra


Denbora hartan ohi nicin nic šugatic dolore
Oray aldiz šure faltaz muthatu niz ny ere
Malenconya ecitela vaduqhešu amore
Bana ordu vacinduque cenšaceco šuc ere.


Badaquišu doloryan partayde nyz ny ere
Eta šure muthaceco ez oguenic batere
Neure gayzqui penaceco har cinšadan amore
Iagoiticoz vqhenen dut nic šugatic dolore.


 Amoros gelosia

Beti penaz yšatia gayz da ene amore
Beti ere vehar duta nic šugatic dolore.


Amore bat vqhen dicit miragarri gentilic
Harequila ninšanian enuyen nic faltaric
Nic iagoytic ecyn nuque hura vešayn mayteric
Haren minez oray nago ecin hilez viciric.


Norc baytere amoria niri daraut muthatu
Nic eztaquit cer den vana estamendu verri du
Ohi nola aspaldian nahi ešayt minšatu
Cerq andere han tuduyen vehar dicit galdatu.






Secretuqui vehar dicit harequila minšatu
Ordu hartan iagoyticoz exay ezpa vaquetu
Nyri vnsa ezpadaguit vehar dicit pintatu
Ene buruya ciaydašu harendaco abastu.


Amoria nor yšan da gure bion artian
Muthaturic vašabilša ia aspaldi handian
Nic šugana daquidala faltatu eztut vician
Bioc behin secretuqui nonbait mynša guitian.


Ehonere eztacussat nihaur vešayn erhoric
Nic norgatic pena vaytut harc ene eztu axolic
šuhur banynz banynšande ny ere hura gaberic
Alabana ecin vci vehin ere gogotic.


Gende honac vihoša daut bethiere nygarrez
Neure amore chotiltua galdu dudan veldurrez
Gaoaz loric ecin daydit haren gogoan veharrez
Gogoan vehar handi dicit bethe nnyen adarrez.


Iangoycoa edetašu amoria gogotic
Eta haren yrudia ene veguietaric
Harc nigana eztaduca vnsa leyaldateric
Ni ere elicaturenyz oray hura gaberic
Saroya da lohitu eta eztut haren veharric
Nahi badut vqhenen dut oray ere berriric.


 Potaren galdacia





Andria ieyncoac drugašula oray verdi guirade
Ni erregue balin banynz erreguina cinate
Pot bat othoy eguidašu ezayšula herabe
Nic šugatic dudan penec hura merexi dute.


Eya borrat apartadi nor vste duc nišala
Horlaco bat eztuc vste nyc icussi dudala
Horrelaco hiz gaixtoric niry eztarradala
Vercer erran albaytiša enuc vste duyana


Andre gaixtoa bacinade nic eznaydi conduric
Ciren cirena baycira šušaz pena dicit nic
Ene vstian eztut erran desonesta den gaušaric
Pot bat niri eguinagatic ecinduque laydoric,


Hire potac bacyaquyat berce gauša nahi dic
Anderia azti cira nihaurc erran gaberic
Bada vci albaynenšac ny holacoz yxilic
Horreyn gayz ciraden guero eguinen dut verceric.


Vici nyšan egunetan vada ecitut vciren
Nic cer oray nahi vaytut heben dušu eguinen
Vste diat escuyarqui ecišala burlacen
Guišon hunec oray nuya heben laydoz veteren
Eyagora nyc cer daydit šaude yxilic hanbaten


Etay lelo rybay lelo pota franco vercia vego
Andria minša albaycinde verce aldian emiago.






 Amorez errequericia.

Benedica fortuna ala encontru hona
Oray beguietan dicit desiracen nuyena.


Ene mayte maytena eguidašu šucena
Ioan dušuna eqhardašu ezpa eman ordayna


Nic daquidan gaušaric eztaducat šureric
Loxaturic iarri nušu ezpaytaquit cegatic.


Eztušula veldurric eztuquešu perylic
Gure aucian ezta yšanen šuhaur beci iuyeric.


Eztut eguyn gayzquiric vqheyteco perilic
Ez etare cerengatic vehar dudan auciric.


Vada neure maytia nic dioxut eguia

Arrobatu nušu eta valia vequit neurya.

Ny enušu ohoyna arrobašer nyšana
Oray othoy enadila oguen gabe difama.


Enetaco ohoyn cira ohoyn ere handi cira
Nic veharren nuyen gauša daramašu šurequila.


Ni enušu iaquinxu clarqui erran ešašu
Ehorc vnsa adi cišan nahi valin badušu.






Guišonac duyen maytena bay etare hobena
Vihoceco pausuya du eta vere lo huna.


Oray loric ecin daydit vihocian ez pausuric
Hayec biac galdu ditut amoria nic šugatic.


Vnsa pensa vadešašu gayzqui arrobatu nušu
šor handian šaude eta othoy vnsa eguydašu.


Galdu valin baditušu ceren oguen derautašu
Nic daquidan leqhutaric ni baytara eztitušu


Oray egun vatetan cenaudela pensetan
Hanbat šušaz amoratu gueroz nušu penatan.


Horla erraytia errax dušu erho bocen vadaquišu
šure pena diošunoc nonbayt handi videytušu.


Hanbatere handi tušu ecin erran nizaquešu
Eguiara vaciniaqui vrricari nanguidišu.


Penac handi vaditušu acheterric asqui dušu
Sarri sendoturen cira larruyori osso dušu.


šauri banynz larruyan vada acheter herrian
Ene mina sendo ezliro šuc bayeci vician.


šure yrudi ederrac eta mayna gentilac
Gayzquiago šauri nici eci dardo šorrošac.


F





Vihocian šauri nušu eta gathibatu nušu
Amoretan har našašu nic dudana šure dušu.


Amexetan aguerritan ni cugatic doloretan
Hiz bat honic erradašu hil eznadin othoy bertan.


Cer nahi dušu darradan gauca horren gaynian.
Mi nolacoric asqui dušu berceric ere herrian.


Verce oroz gaynetic hanbat mayte citut nic
Mundu oro vzi niro šure amorecatic.


Albanerra eguya nyc dut pena handia
Secretuqui minša guiten bioc othoy maytia.


ž Amorosen disputa

Vztašu hurtancera amore mayte
Oray particeco damu guinate.


Amoryac othoy parti guitecen
Gendiac diradela hassi beqhaicen
Laydoc hartu gabe gueldi guitecen
Gendec yrrigarri guerta ezquiten.


Elas amoria ene galduya
Iamas šurequila enaynde enoya
Biciric particia pena handia
Honeyn sarri vci nahi nušuya.






Nihaurc ere guerthuz mayte bacitut
Onerizte gabez vzten ešitut
Vana ieyncoaren nušu beldurtu
Sobera diguici eguyn beqhatu.


Orano amorea gazte guitušu
Ieyncuaz orhiceco leqhu digušu
Are elgarrequi vehar digušu
Oray particeco damu guitušu.


Beccatu honetan hilen baguina
Damnatu luquešu ene arima
Ecitela engoytic nitan engana
Nyri phoroguric eztidašula.


Cineste bat dicit gogoan honela
Nic nola daducat amore šugana
Ieyncoari ere eder šaycala
Hargatic gaycexi ezquišaquela.


Horlaco lausenguz vci našašu
Nola erhoturic narabilašu
Othoy cenišaušu nyry euztašu
Ene gogoa vnsa eztacusašu.


Nola diostašu horlaco hiša
Bethi daducašu tema borthiša
Ioan daraudašu lehen vihoša
Guero gathibatu neure gorpuša.






Horlaceco eranšutez vci našašu
Gueldi vacinite nahi nyquešu
Gure echian ohart vadaquizquigu
Bioc iagoyticos galdu guitušu.


Gendiac so daudia bethi gugana
Nihaurc secretuqui nator šugana
šuhaurc daquiquešu noyz den ayzyna
Neque ešayšula gitia nigana.


Picher ebilia hauxi diohašu
šuc ny laydo handiz vetheren nušu
Othoy cenyšayšu nyri vztašu
Nišaz axeguinic ecin duquešu.


Amore maytia dioxut eguia
šutan diagošu ene vicia
Nahiago dicit šure iqhustia
Eci neuretaco herri gucia.


Horlaco lausenguz vci našašu
Ichil vacinite nahi niquešu
Ieyncoaz orhiceco ordu luquešu
Berceric har ešašu niri vztašu.


Ieynco veldurturic iarri ciraya
Halaz despeditu nahi nušuya
Hebetic ioan gabe ene buruya
Eguin vehar dušu ene nahia.






Oray nahi nušuya heben vorchatu
Aldi honetan othoy vci našašu
Berce aldi batez ginen nyšayšu
Nahi dušunori orduyan daydišu.


Haraycinacoric dušu errana
Vci dašanorrec escuyan duyena
Nahi duyenian eztuqueyela
Hišac hari bira dugun eguyna.


Oray eguyn dušu nahi dušuna
Eman darautašu ahalgueyšuna
Maradicacen dut neure fortuna
Ceren gin vaynendin egun šugana.


Amore ecitela othoy despara
Honat veguitartez yšul šaquišat
Ni vaytan duquešu adisquide bat
Valia diquecit senhar gayxto bat.


ž Ordu gayšarequi horrat zaquišat

Oray vehar dnguya conquista verri
Eztey yraganez gomitu handy
Hanbat ecirade andere larri
Merexi dušuna naršaque sarri.


ž Amore gogorraren despita





Andre eder gentil batez hautatu šayt veguia
Herri orotan gauša oroz eztu vere paria
Othoyce bat baneguyon larradala eguia
Biderican lišatenez nynzan haren gracian


Respostuya eman deraut lušamendu gaberic
Cortesiaz hon derišut nic šuri hayn segurqui
Berceric nitan eztuquešu abisacen citut nic
Gazte šoroa nyšan arren enuquešu hargatic.


šu gaztia bacirere adimendu hon dušu
Nic šugatic dudan pena othoy sendi ešašu
šuretaco har našašu vici nahi vanušu
Ni šugatic hil banadi cargu handi duquešu.


Ohoria galcen dela plazerguitia gayz dušu
Niri horla erraytia šuri eman eztušu
Gayxteria eguitia laydo dela daquišu
Ny erhoa šu iaquynxu veha enaquidišu.


šuhaur nahi bacirade ni segretu nuquešu
Gure arteco amoria ehorc eciaquiquešu
Secretuqui minšaceco othoy bide ydašu
Enequila minšaciaz gayšiq ecin duquešu.


Gayzqui eguin dadinian gendec sarri daquite
Ene gayzqui eguitiaz enec laydo luqueyte
šu eta ni elgarrequi vnsa ecin guynate
šaude yxilic šoaz horrat eta hobe baitate.






Hiz horrešaz erdiratu deraudašu vihoša
Nic šugatic dudan pena hanbat ere handi da
šušaz veraz ezpanadi oray vertan consola
Ene arima ialguiren da falta gabe canpora.


Arimaren ialguitia neque bandia dušu
Oray dušun penegatic šuria egonen dušu
Horrelaco vanitatez nyri segur vztašu
Prouechuric eztuquešu eta cinbex nazašu.


šurequila gayzqui vaniz nola vici ninšande
Ene vihoz eta arima šurequila dirade
Vihoz eta arima gabe ehor ecin lišate
šu eta ni elgarrequi vnsa ahal guinate


Iauna guertuz hic daducat porfidia handia
Ixil endin nahi niquec ala ene fedia
Hiz gutitan adi ezac nahi vaduc eguia
Hiretaco eztiaducat guertuz neure buruya.


Hori horla lišatela nicin neure veldurra
Andriac hon derišanari ezpadaqui mesura
Ni lehenic eta guero amoros oro galdu da
Nic šuri hon vadericut gayzci eztaquišula


Egundano yšan daya ni bay dichatacoric
Ny amoriac enu mayte nic hura ecin gaycexi
Vste dicit narrayola ecin duquedanari
Ceren vada hon derizat hon ezteriztanari.






Iangoycoa mutha ezac othoy ene vihoša
Amoriaren harc vešala nic eztudan axola
Borchaz ere gayzqui bano hongui eguitia hobe da
Nihaurc ere vciren dut hon ezteriztadana.


Andre faltaz eniz hilen valinba ni lehena
Oroz exi vehar dicit non vaytate hobena
Hequi ecin medra nayte bay gal neure arima
Bategatic sarri niro diren oroz arnega.


Mossen Bernat echaparere cantuya

Mossen bernat iaquin vahu gauša nola ginen cen
Bearnora gabetaric egon ahal inšanden.


Heldu vehar duyen gaušan ezta escapaceric
Nic oguenic eznuyela honguiguitez verceric
Bidegabec haritu nu vide eznuyen leqhutic
Erregueri gayzqui saldu guertuz oguen gaberic.


Iaun erreguec mešu nenzan ioanenguion bertaric
Gaycez lagola enšun nuyen bana nic ez oguenic
Izterbeguier eneyen malician leqhuric
Ioan nendin enaguien oguen gabe ihesic.


Valinetan ioan ez aninz oguenduru ninšaten
Ene contra falseria bethi cinhexi šaten
Iustician enšun vaninz sarri ialgui ninšaten
Haren faltaz hassi nušu iauguitiaz dolucen.






Vercen gayšaz cenšacia šuhurcia handi da
Yzterbegui duyen oro nitan vedi gaztiga
Abantallan dabilela albayledi segura
Gayša apart egoyztea bethiere hobe da.


Ni gayxoa exayari nihaur giniz escura
Ene vnsa eguinac ere oray oro gayz dira
Haren menian ezpanengo nic nuqueyen šucena
Miraculu vanagui ere oray ene oguena.


Falsu testimoniotic ecin ehor veguira
Halaz condemnatu šuten ieyncoa ere hilcera
Beccatore guira eta mira eztaquigula
Balinetan vide gabe acusatu baguira
Pacienša dugun eta ieyncoac guizan ayuta
Malician dabilena verac diro mendeca.


Iangoycua šu cirade eguiazco iugia
šure gortean vardin dira handi eta chipia
Norc vayt ere eguyn deraut malicia handia
Hayer hura othoy barqha niri valia eguia.


Iangoycoa šuc veguira exayaren menetic
Nic eniac badacusquit ene gayšaz vozturic
šure escuyaz dacusquidan heyec gaztigaturic
Ene gaynian eztaguiten vste duten yrriric.


Iangoycua eguin dicit šure contra beccatu
Hayez nahi enušula othoy heben punitu


G





Erregueri daquidala nic ezticit faltatu
Ceren egon vehar dudan heben hanbat gatibu.


šuganaco huxeguinez nahi banušu punitu
Erregue eta verce oro ene contra armatu
Gogo honez nahi dicit šure eguina laudatu
Eta exayac didan pena pacientqui haritu
Nahiz heben pena nadin arima den saluatu
Hayec cer merexi duten šuhaurorrec iqhustzu.


Penac oro giten dira ieyncoaren nahitic
Eta verac permiticen oro hobenagatic
Aguian hula ezpanango hil ninšanden engoytic
Ene exayac galdu vstian ene hona eguin dic.


Berac bašu hil dirade ni are nago viciric
Hongui eguin vste vaytut ohorezqui ialguiric
Gayša nola hona ere iauguinen da vertaric
Gayz eqhussi eztuyenac hona cer den eztaqui.


Hongui eguitez gayz sofrituz vehar dugu saluatu
Pena eta miseria nic enuyen dastatu
Oray daquit iangoycuac enu nahi damnatu
Heben ene penacera šaydanyan orhitu
Vrhe hunac vehar dici suyan vnsa purgatu.


Vere nahi ezpanindu eninduquen punitu
Aytac vere haur maytia gaztigatu ohi du
Bihi hunac gorde gabe vehar dici xahutu






Iangoycoac nizaz ere hala aguian eguin du.

Mossen bernat pensa ezac carcel hori gayz bada
Nonbayt ere yfernuya are gayšago dela
Heben hic vaduquec vana hayec ez norc consola
Penac heben fin dic sarri hayenac ez seculan.


Vatre minic heben eztuc lecot ialgui nahia
Han direnec bethi die suyan pena handia
Pena handi ycigarri eceyn pausu gabia
Haršaz orh´t adi eta duquec paciencia.


Vercen gaztigari inšan oray adi gaztiga
Pena honez orhit eta hangoa ezac cogita
Hebengoaz vercecoa albaheša escusa
Vnsa enplegatu duquec heben eure denbora.


Hor balego gaztigayro ihaurc verce gucia
Bada oray gaztiguezac aldiz eure burya
Quirysayluyari nola hiri hel eztaquia
Bercer argui eguin eta erracen dic buruya.


Hiri eguin vadaraye bidegabe handia
Ieyncoari gomendezac eure gauša gucia
Harc orori emanen dic bere merexituya
Gayzquiguiler pena handi pacienter gloria.


Eztašala gayzeriztez damna heure buruya
desiratuz gayxtoari hel daquion gayzquia






Ieyncuari eguiten duc iniuria handia
Hura borrer eguiten duc iuge eure buruya.


Certan iuya hic vaytašac eure yzterbeguia
Hartan condemnacen duquec yhaurc cure buruya
Eta hartan eztaquidic escusaric valia
Eracustac ehonere nor den oguen gabia.


Iangoycua oray dicit eguiteco handia
Hiri honetan eryocez hilcen dušu gendia
Gathibutan hil enadin guišon oguen gabia
Ossoric othoy ialguiteco šuc ydašu vidia
Izterbeguiac eztaguidan guibeletic irria
Oguenduru šuyan eta han galdu dic vicia.


Libertatia nola vayta gaucetaco hobena
Gathibutan egoytia hala pena gaycena
Ny vešala eztadila othoy ehor engana
Ez etare hiz orotan fida ere guišona
Iangoycua šuc veguira niri ere šucena.


Amen.

Contrapas

Heuscara ialgui adi campora

Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.


Heuscara

Ialgui adi plašara

Berce gendec vste šuten

Ecin scriba šayteyen

Oray dute phorogatu

Enganatu cirela.

Heuscara
Ialgui adi mundura


Lengoagetan ohi inšan
Estimatze gutitan
Oray aldiz hic behar duc
Ohoria orotan.


Heuscara
Habil mundu gucira


Berceac oroc išan dira
Bere goihen gradora
Oray hura iganen da
Berce ororen gaynera.


Heuscara

Bascoac oroc preciatzen
Heuscara ez iaquin harren
Oroc iccassiren dute
Oray cer den heuscara.


Heuscara

Oraydano egon bahiz
Imprimitu bagueric
Hi engoitic ebiliren
Mundu gucietaric.


Heuscara

Eceyn ere lengoageric
Ez francesa ez berceric
Oray ezta erideyten
Heuscararen pareric.


Heuscara
Ialgi adi danšara.






ž Sautrela

Heuscara da campora, eta goacen oro danšara

O heuscara lauda ezac garacico herria
Ceren hantic vqhen baytuc behar duyan thornuya
Lehenago hi baitinšan lengoagetan azquena
Oray aldiz išaneniz orotaco lehena.


Heuscaldunac mundu orotan preciatu ciraden
Bana hayen lengoagiaz berce oro burlatzen
Ceren eceyn scripturan erideiten ezpaitzen
Oray dute iccassiren nola gauša hona cen.


Heuscaldun den guišon oroc alcha beša buruya
Eci huyen lengoagia išanen da floria
Prince eta iaun handiec oroc haren galdia
Scribatus halbalute iqhasteco desira.


Desir hura conplitu du garacico naturac
Eta haren adisquide oray bordelen denac
Lehen imprimišalia heuscararen hura da
Basco oro obligatu iagoiticoz hargana.


Etay lelori bailelo leloa šaray leloa
Heuscara da campora eta goacen oro danšara.


DEBILE PRINCIPIUM MELIOR
FORTUNA SEQUATUR





ž Extraict des regestes de Parlement.

SVpplie humblement Franšoys Morpain, maistre Imprimeur de ceste ville de Bourdeaulx, que pour imprimer vn petit tracte intitule, LinguŠ vasconum primitie, luy a conuenu faire plusieurs fraiz & mises. A ceste cause plaise a la Court inhibitions estre faictes a tous les Imprimeurs libraires de ce Ressort de imprimer ou faire imprimer le dict Tracte, & a tous marchans de nen vendre dautre impression dans troys ans a peine de mil liures tour˝. & ferez iustice. Veue laquelle requeste la court faict les inhibitions requises par le dict Morpain a peine de mil liures tour˝. Faict a Bourdeaulx en Parlement le dernier iour Dapuril, mil cinq cens quarante cinq.

Collation est faicte,

De Pontac.