Nere aitonatako bat Praxku Mai zan (Frantziko Mari), Ayako Jaurita (Jauregieta) basarriyan jayotakua.
Ofiziyoz, uztargillia zan, ta basarriz basarri jute zan, beak indako egurrezko erremita kaja egunero periodiku-papel berdiñen biltze zitun erremitaz beteta, hango idintzako uztarrik itea. Inguru hontako basarritan asko ibiltze zan, baino muga aldea re (Errenteri ta Oyartzun aldea) asko jute zan, ta askotan esate zun paraje hartan gustoa biziko litzakela. Geyenbat, pagua ibiltze zun bere lanetako, baino altza-re egun jakiñetan bota ezkeo oso ona izate omentzan, baino eozein egunetan bota ezkeo, konturatzeako pipiyak jate omentzun. Pena da ta ez pena bakarrik, zarta bat emateko moukua re bai, baino gordetze deun uztarri bakarra ezta beak indako haitako bat.
Baino, garayak aurrea zijuazten ta idi paria Paxkualiyak ta estilo hortako tratoriagatik aldatzen hasi zan jendia ta klaro, uztargillian lana asko jatxi zan. Ta tella fabrika lanea jutia beste erremeyoik etzun izan gizonak. Han ibili zan jubilatu zan arte, baino lantei honek kalte asko intziyon birikatan. Silikosisak jota hiltzan gajua. Nere beste aittonak bihotza gaixki zun, markapasos bat eo jarri ziyoen (pila, beak esate zun bezela). Afai baten hau esan omentziyon: Nere bihotzakin ta hire gorputzakin oaindik in laikek pulamentuzko gizona!
Oso gizon ona zan Praxku, gauza txarrak e bazitun, kristau danak bezela. Ezta kontua gizona diruzalia zala, baino dirua gastatziai errespetu haundiya ziyon. Oso gogorra izate omentzan nere ama ta amonakin, askotan xentimo batzun kontua izandare. Harek esandakua da, dirua irabazten danok dakiula, gastatzen ez. Bere ilusiyua milloi bat aurreatzia zan, ta lortu zunen ze ingo, ta nere amai emantziyon. Jende askoi uzte ziyon dirua, paperik gabe, beak esatezun bezela. Amona etzan piyatzen, baino aittonak esate ziyon bazakila zeñi uzteziyon dirua. Bai jakiñ e. Nere amona alargundu ta geore jendia etortze omentzala esateu amak etxea, dirua bueltatzea, iñorrek zor hori bazanik e jakin gabe!
Ondo segi
Don Cosme, nik bete det neria
Marcadores