Torrealdaiaren liburu bat irakurtzen nengoen honakoa aurkitu dudanean. Ez dakit egia izango zen, baina hala izan bazen Pemanek izugarrizko hanka sartzea egin zuen, ez baitut uste Azkue abertzalea zenik.
"Depurazio, alabaina, ez hasi eta bukatu egiten ziren euskal liburuekin. Punitiboaz gainera prebentiboa ere bai baitzen garbiketa, José María Pemánek esan zuenez. Eta horregatik "pozoitzaileak" ere bilatu behar zituen, pertsonak. Pemánen hitzetan:
envenenadores del alma popular, primeros y mayores responsables de todos los crímenes y destrucciones que sobrecogen el mundo y han sembrado de duelo la mayoría de los hogares honrados de España.
Katedratikoak eta irakasleak ziren, noski, pozoitzaileak (baterez ere Instituto de Enseñaza Librekoak), baina baita idazleak, kazetariak eta musikariak ere. 1939an Batzorde garbitzaileak (bost autorek eta Autore Elkarteak osatua) 93 autore jo zituen politikoki hobendun. Hauen artean ageri da Resurreción Maria Azkue, euskaltzainburua. Informazio okerra du, hala ere, Azkueri buruz Batzordeak: euskal nazionalista dela dio. Karlista ezagun zen, ordea, guztiz ezaguna."
Actualmente hay 1 usuarios viendo este tema. (0 miembros y 1 visitantes)
Marcadores