Gure artean, Ahari Jokua eta biok, orain esatera goozana komentatu dogu, eta adostu ondoren, publikue eikien dogu euskaldun artean eztabaidie jarraitzearren. Askok parte hartu daizuen espero dot.


Ahari Jokua:
Gabon jauna, zemouz gabiltza?
Egiya esan, zu irakurtzia plazer bat dala esateko idazteizut, batipat. Eskerrikasko zeure iritziya ikuspegi global batetik ematiagatik, ta bestien esanei arrazoiak botaz aurre egitiagatik, ta ez deskalifikatu ta astakerik esanaz (jaso deten pribatun bat ikusiko bazenu!). Egiya eztana, argumentu on baten aurrian, bere pixuz eroritzea.
Asko gustatu zitzaiten aurreko egunen esantzenuna, ta buelta asko eman dizkot burun. Arrazoi dezu hemen azkenian hondoko problema Españiya ta Euskal Herriya alkarren kontra ikustia dala. Esantzenun bezela, dala hamarkada batzutatik hona, inmigraziyo basati harek bultzatua. Baiña, gauzak dauen bezela eonda, zalla da.
Badakizu abertzalia naizela. Baino, azken fiñen, neri inporta ditena ezta nere aberri hau estatu bat izatia, inporta ditena gure kulturak, ohitura zarrak ta ondaria ez galtzia da. Independentziya betidanik amestu badet, konturatuarazi diazu, azken fiñen hori dana babesteko bide bezela ikusi detelako dala. Españiya mehatxu bezela ikusiko ez bagenuke, nik behintzat ez nuke iñungo problemaik izango españarra izateko. Ezta ez izateko beharrik sentiture. Zoritxarrez, gauzak eztia horrela. Zuek (zutariko batzuk) bezelako jende gutxi dao, ta esan dituten kultura, ohitura ta noski gure hizkuntzakiko begirune haunduyik eztu Españiko jende geyenak. Adibide bezela, hor dazkazu Naparruan euskeran krontra aurrea damakien gurutzada, gure "Patxi lagunan aldaketa" ta beste milla.
Hori da problema. Ulertu det, zuek ulertze dezuenan arabera, patriota on baten lana eztala euskera, euskal ohitura zarrak ta gauza oin danan kontra itia, erabat alde eon ta bultzatzia baizik. Zoritxarrez, "patriota" sentitze dian geyenak, zeuek esango zenueken bezela, eztia Españarrak, anti-españarrak baizik. Anti-españolismo hori da abertzale bihurtze gaituna.

Don Cosme:
Milie esker zure emailagatik. Bihal Venezuelara nihue eta informe batzuk amaitzen nabil kaltzabete lan!, horregatik nahiz eta zure mezue atzo ikusi, ez dot lehenago erantzuterik izan.

Jendeari asko kostatzen jako Espainia multikulturalie bat ulertu eta era berean guztiz integratue ikusi (niretzat Suiza da eredue).
Sinestu eiztazu esaten badeutsut foruen irakurtzen dodazan hainbat diskurtsue faszista-gaztelazalie, eta hedabieetan orokorrien, nere senetik ataratzen nabela. Espainakue benetakue etzaiak dira.

Benetakue Espainarenie, noski gero "kanpotarrak" dagoz Gorka García Pastor bezalakue, bapatean Gorka Gartzea Unai bihurtzen dana, eta benetan, hoiekin ezin dot.

Apartekue izango zan hauxe bereu Foruen ipni izan bagenu denetzat eta euskaraz. Hor ez zan egongo interferentziarik!!

Besarkadie, lagunzarre.