Búsqueda avanzada de temas en el foro

Resultados 1 al 4 de 4

Tema: Izan zan eta izan behar zan Espainari buruzkue gogoetak

  1. #1
    Avatar de DON COSME
    DON COSME está desconectado Miembro Respetado
    Fecha de ingreso
    23 sep, 06
    Ubicación
    Canarias
    Mensajes
    2,657
    Post Thanks / Like

    Izan zan eta izan behar zan Espainari buruzkue gogoetak

    Gure artean, Ahari Jokua eta biok, orain esatera goozana komentatu dogu, eta adostu ondoren, publikue eikien dogu euskaldun artean eztabaidie jarraitzearren. Askok parte hartu daizuen espero dot.


    Ahari Jokua:
    Gabon jauna, zemouz gabiltza?
    Egiya esan, zu irakurtzia plazer bat dala esateko idazteizut, batipat. Eskerrikasko zeure iritziya ikuspegi global batetik ematiagatik, ta bestien esanei arrazoiak botaz aurre egitiagatik, ta ez deskalifikatu ta astakerik esanaz (jaso deten pribatun bat ikusiko bazenu!). Egiya eztana, argumentu on baten aurrian, bere pixuz eroritzea.
    Asko gustatu zitzaiten aurreko egunen esantzenuna, ta buelta asko eman dizkot burun. Arrazoi dezu hemen azkenian hondoko problema Españiya ta Euskal Herriya alkarren kontra ikustia dala. Esantzenun bezela, dala hamarkada batzutatik hona, inmigraziyo basati harek bultzatua. Baiña, gauzak dauen bezela eonda, zalla da.
    Badakizu abertzalia naizela. Baino, azken fiñen, neri inporta ditena ezta nere aberri hau estatu bat izatia, inporta ditena gure kulturak, ohitura zarrak ta ondaria ez galtzia da. Independentziya betidanik amestu badet, konturatuarazi diazu, azken fiñen hori dana babesteko bide bezela ikusi detelako dala. Españiya mehatxu bezela ikusiko ez bagenuke, nik behintzat ez nuke iñungo problemaik izango españarra izateko. Ezta ez izateko beharrik sentiture. Zoritxarrez, gauzak eztia horrela. Zuek (zutariko batzuk) bezelako jende gutxi dao, ta esan dituten kultura, ohitura ta noski gure hizkuntzakiko begirune haunduyik eztu Españiko jende geyenak. Adibide bezela, hor dazkazu Naparruan euskeran krontra aurrea damakien gurutzada, gure "Patxi lagunan aldaketa" ta beste milla.
    Hori da problema. Ulertu det, zuek ulertze dezuenan arabera, patriota on baten lana eztala euskera, euskal ohitura zarrak ta gauza oin danan kontra itia, erabat alde eon ta bultzatzia baizik. Zoritxarrez, "patriota" sentitze dian geyenak, zeuek esango zenueken bezela, eztia Españarrak, anti-españarrak baizik. Anti-españolismo hori da abertzale bihurtze gaituna.

    Don Cosme:
    Milie esker zure emailagatik. Bihal Venezuelara nihue eta informe batzuk amaitzen nabil kaltzabete lan!, horregatik nahiz eta zure mezue atzo ikusi, ez dot lehenago erantzuterik izan.

    Jendeari asko kostatzen jako Espainia multikulturalie bat ulertu eta era berean guztiz integratue ikusi (niretzat Suiza da eredue).
    Sinestu eiztazu esaten badeutsut foruen irakurtzen dodazan hainbat diskurtsue faszista-gaztelazalie, eta hedabieetan orokorrien, nere senetik ataratzen nabela. Espainakue benetakue etzaiak dira.

    Benetakue Espainarenie, noski gero "kanpotarrak" dagoz Gorka García Pastor bezalakue, bapatean Gorka Gartzea Unai bihurtzen dana, eta benetan, hoiekin ezin dot.

    Apartekue izango zan hauxe bereu Foruen ipni izan bagenu denetzat eta euskaraz. Hor ez zan egongo interferentziarik!!

    Besarkadie, lagunzarre.

  2. #2
    Avatar de Ahari jokua
    Ahari jokua está desconectado Miembro graduado
    Fecha de ingreso
    11 abr, 09
    Ubicación
    Gipuzkoa
    Mensajes
    76
    Post Thanks / Like

    Respuesta: Izan zan eta izan behar zan Espainari buruzkue gogoetak

    Jarri dezu azkenian, ze ondo.

    Jende askok ikustia espero det, ta gauzak ulertzen laguntzia, earrak entzun ber izan ditut ta.

    Ondo izan!
    Gora gu ta gutarrak!

  3. #3
    Avatar de DON COSME
    DON COSME está desconectado Miembro Respetado
    Fecha de ingreso
    23 sep, 06
    Ubicación
    Canarias
    Mensajes
    2,657
    Post Thanks / Like

    Respuesta: Izan zan eta izan behar zan Espainari buruzkue gogoetak

    Cita Iniciado por Ahari jokua Ver mensaje
    Jarri dezu azkenian, ze ondo.

    Jende askok ikustia espero det, ta gauzak ulertzen laguntzia, earrak entzun ber izan ditut ta.

    Ondo izan!
    Ondo izan lagune!!!

  4. #4
    Avatar de DON COSME
    DON COSME está desconectado Miembro Respetado
    Fecha de ingreso
    23 sep, 06
    Ubicación
    Canarias
    Mensajes
    2,657
    Post Thanks / Like

    Respuesta: Izan zan eta izan behar zan Espainari buruzkue gogoetak

    Libros antiguos y de colección en IberLibro
    Gure lagun arteko elkarrizketa hasten dot testu baten gainean...

    Historiue oro manipulatue eta faltsutu daiteke. Oso saila da gai historikoetan guztiz neutrala izatea. Beti dago gako bat. Batzutan gako hori gehiegizkue da, historiue zapuztuz, norberaren aldeko interpretazioak eginez edo denporaz kanpokoak edo datu garrantzitsuen ezikusiarenak nahita eginez, defendatzen den bertsioaren kontrakuek direlakue. Espainiar nazionalismo periferikuek trebeak dira horretan, baita "balizko espainol" zentralistek ere historiue manipulatzen dute, Espainaren pluralitateari entzungor eginez. Horregatik, ez dot gure ezbai hau tenis partida bihurtu gure, zentripeto eta zentrifugoen artean, ez bainaz talde bi hoietakue.

    Ni benetazko Espainarena naz, eta nire Espaina anitza da. Oso "anitza". Jendeetan, ohituretan, pasaietan, jatekue ohituretan, folklorean eta milie gauzetan. Nik nire Espaina anitza defendatzen dot. Sintesi edo eta sinkretismoan batzeak, gorroto dot. Zoratzen nau Kordobara joatie eta andaluz itxian berba eikien nabenean, eta salmorejo jatea, eta euren etxe zuriak ikustea eta burdin sare baltzak. Zoratzen nau Rías Baixas-era joatea eta euren berbakera kantarie entzutea, euren itsas-ibarretan ibiltzea eta euren eraikuntzak zelan aldatu diran ikusteak, euren janzkera baita eta euren itxura baita. Diferentziak bizi daitezen behar dot, uniformitatie baino gauza itsusiagorik ez baitago. Espainol klonikuek sortu gura daben edonok ez nau alboan edukiko. Nire arbasoei irain egitea litzateke, irain egitea eta nire arraza gutxiestea.

    Espainaren sorrera eztabaidagarria da. Erromatarrak izan ziren Espainaren idea sortzen unitate administratibo bat sortzean printzipio geografiakue batetik? Ez dakit, ukaezina dena erromatarrei sor deutsagula "zemento juridikue-administratibue" eta gainera hispaniakue hizkuntza gehien iturri izatea. Visigotuek izan dira, lurraldeari batuketa politikue independientea emotean? Ez dakit hau ere ez, baina ukaezina da Erdi Aroko erreinu kristauek erreinu handi horren atalak/onoirdekotzat ikusten zirela, berreskuratue behar zana arrotza jaurtikiaz. Eliza katolikue eta fede unitatie musulmanen meatxuaren kontra izan zen? Ez dakit ere, baina zalantza barik Espaina muga lurraldea zan. Eta muga lurralde guztietan fedea bortizkiago bizi da, kanpo mehatxue biziago baita- Eta fedeak batzen dau.

    Dakidan bakarra, Espainia ez zala idartsuago izan:

    a.) Lurraldeen gehiengoak euren jatorrizko hizkuntzak BAKARRIK berba egiten ebienean baino. XV/XVI. mendeko Espainia berbakera anitzekue zan. Honegaz ez dot gura esan elebidun izatea ez dala oso ona eta ez dala zorte bat denok Gazteleraz berba egitea, berbakera unibertsalenetarikoa. Esan gura dodan bakarra unitate haundiena aniztasunetik posible dala, hizkuntzan baita. Suizan bezala.

    b.) Lurralde bakoitzak euron legie propiuek eta ohiturak eukazan. Lurralde bakoitzak, Koroia-Dinastia Unitatean, bere personalidade juridikue propioa eban. Ez lege multzo uniformizatzaile eta orokorkerizkoak.

    c.) Estatu aparatuaren ia existentzia-eza. Estatua MINIMOTASUN BATERA murriztua, horrela Errege katolikoen garaian (gure gobernatzaile onenak), kapitala ibiltaria zan. Korteagaz batera zihoan: gaur Sevillan, hilabete geroago Segovia, eta astebete buruan Vitxurien/Gasteizen...

    d.) Estatu aparatue zapaltzaile baten existentzia-eza, BERTOKO gobernuen loratzea zekarren. Momentuzku errealitatera moldatuak. Gertukue eta benetazkue errepresentatibitatezkuek, gremioen bidez edo/eta bitarteko gorputz-juridikuek, pertsonen (zu eta ni bezelakokue) kontrolpekuek (gaur egun baino askozaz gehiago) eta gizarte ehunean zuzenean inbrikatuek.

    e.) DENA TXIKERRA ETA GERTUA ZAN. Eta hori da gakue. Mendeekaz gure ASKATASUNA LAPURTU DEUSKUE, apurka apurka botere ekonomikue eta politikozkue egitura txiker eta gertu horiek, denontzakue era batean edo bestean eskuraerrazak, egitura erraldoiengandik aldatuz, norbanakakue engranaje pieza soila bihurtuz.

    f.) Kode etiko eta moral komuna, non ongie eta gaizkie ez ziran erlatiboak, bolore absolutoak denogatik kopartituak eta errezpetatuak baino.

    Ez naz Erdi Arora itzultzea gura dauan nostalgikue. Gaurko munduak damaigun teknologia aurrerakuntzez disfrutatzea gustatzea jat. Gaur Bilbon egotea gustatzen jat, bihar Londresen eta etzi Tasmanian, baina uste dot gogoketa sakon bat egin behar dogula nora goazen eta zelan goazen.

    Ustezko euskal estatu bat saltzearen kontrakue naz, txirotasun moral bardinera eta gezur politiko bardinera eroango deuskuna, anistasun etniko eta kanpoztarren sarreraren aldekue baita, gure identitatea zapuztuz, gaurko eXpainian bezala. Politiko andana surgatzaileengandik zuzendua, benetazko demokraziagaz zerikusirik ez dauna.

    Espainia indartsu bat gura dot, egitura politiko eta ekonomiko txikerrak daukazana, gizakoiek, etikazkue erlatibizazio bakoak, etnikoki uniformeak eta gizabanakakook benetazko boterearen kontrola izango doguna.

    Azken batean, gure euskal nortasuna berrezkuratu dezagun gura dot, horregatik espainola, XXI. mendekue ESPAINIAR GIZARTE TRADIZIONAL baten esparrupean. Euskaldun izatea gure espainol izateko modua dalakue.

Información de tema

Usuarios viendo este tema

Actualmente hay 1 usuarios viendo este tema. (0 miembros y 1 visitantes)

Temas similares

  1. 8. Números
    Por Escuela de Sara en el foro Cursillo de Euskera/Euskara ikastaroa
    Respuestas: 1
    Último mensaje: 31/03/2009, 23:29
  2. ETA y la Gran Estafa electoral del Gobierno. ...
    Por e-pesimo en el foro Tertúlia
    Respuestas: 0
    Último mensaje: 15/05/2006, 09:23
  3. Euskal Foruak
    Por rey_brigo en el foro Señoríos Vascongados
    Respuestas: 2
    Último mensaje: 06/12/2005, 01:33
  4. Linguae Vasconum Primitiae
    Por vascongado en el foro Señoríos Vascongados
    Respuestas: 0
    Último mensaje: 03/09/2005, 01:29

Permisos de publicación

  • No puedes crear nuevos temas
  • No puedes responder temas
  • No puedes subir archivos adjuntos
  • No puedes editar tus mensajes
  •