LAPHURDICO COMITATEAC
LAPHURDIRI.
JAUNAC,
Arroçoina arroçoinez ecin bençu deçaquenaren legue tristea da arroçoinari injurioen bihurtcea, eta mays eguiteco publicuetan gauça bat pasarasteco moldea da gauça harri berari opposatcen caizcon guiçon hartaco bereciac suspet errendatuz, edo desgustatcea, edo berce ceïn nahi moldez eguitecoetaric apartatcea. Holacoac direla baicen ecin juya deçaquegu. Maccayaco Biscunde gazteac çuen artean darabilçan paper eta lettra imprimatuen motivo artechac. Ez du erreusituco guri mintzo bada. Batetic Laphurdico hogoi eta bortz herrietaco Jaun Hauzaphez eta Deputatuec, ez choilqui gure çucentasunari, yadanic justicia osobat errendatu diote, bainan oraino lettra eta paper horiez, eta Maccayaco Biscundeaz justicia galdeguitea deliberatu dute Asamblada-Nacionalari. Ez du erreusituco, diogu berriz ere, ez injurioec, ez mehatchuec, ez artechiec, ez munduan deusec, declaratcen eta hitz ematen dugu haltoqui, ez munduan deusec ez gaitu apartatuco çuen eta gure intresetaric.
(1790)
ESTATUCO Secretariaco minutetaric atherac.
Thuilieriaco gazteluan, Aphirilarem 4an 1806.
Napoleon, Francessen Imperadore, eta Italiaco erreguea,
Cultuen Ministroac erran daucunaren gainean Decretatu, eta decretatcen dugu errana içatera dohana:
I. Art. X urtheco germinalaren 18co 39 legueari bide emateco, decret huni datchecon Catichima, haren goratassun Cardinale Legataz approbatua, içanen da publicatua, eta bakharric iracatsia Inperioco Eliça Catolico gucietan.
II. Cultotaco gure Ministroac artha itchiquico du Catichima hunen imprimatcearen gainean, eta bereciqui autorisatua da hamar urthez hortaco behar tuen bide gucien harcerat.
III. Decret hau imprimatua içanen da Catichima bakhoitçaren buruan, eta emana legueen bulletinean.
IV. Cultotaco gure ministroa cargatua da decret hunen obratan emateaz.
Sinatua NAPOLEON.
Imperadorearen manuz,
Estatuco Secretarioa, B. Maret.
Leyalqui athera dela,
Cultotaco Ministroa,
Sinatua PORTALIS.
Marcadores