Llevaba mucho tiempo buscando una buena traducción para la balada "La Torre de Alós" y ¿quien mejor que mejor traducción que la del piadoso Satrustegi? ^^ Aquí os dejo la balada medieval:
Alostorrea(XVI)
Alostorrea, bai, Alostorrea,
Alostorreko zurubi luzea!
Alostorrean nengoenean goruetan
bele beltzak kua! kua! leihoetan.
Etxe eder leiho gabe honetan
ez naiz sartu zazpi urte hauetan,
eta zortzigarrenean
neretzat zorigaitzean,
aita Beltranen hiltzean.
Amandrea nerea nitaz
bi erdi egin zenean,
mila oilo hil ziren ezkaratzean,
zazpi zezen korritu ere enparantzean;
ni ere banengoen lumatxo artean
eta nere amandrea urre gortina artean.
Gero Bidania guztian bat zen erorik eta zororik,
aitajauna nireak hura senartzat eman dit,
baina ez nuke trukatuko hobeagoagatik.
Aitajauna nireak niri eman zidan iminan dotea
Amandreak ere isilik bere partea.
Lehen gauean
begiak, bihotzak, loen mendean,
baita berriz ere bigarrenean:
hirugarrena igaro baino lehen
ondo poztu zinen Alostorrea
heldu zelako niregan semea.
Alostorrea, bai, Alostorrea,
Alostorreko zurubi luzea!
Alostorrean nengoenean goruetan
bele beltzak kua! kua! leihoetan.
Handik jaiki eta urre goruaz jo nuen,
bainan handik laster berri gaiztoak jo ninduen.
Zaldunak esan zion: -»Ixo ixo! ama doilorkumea,
ez da bada hori zure esaterea.»
—»Ixo, ixo! zaldun odol txarreko gaztea
hala ere gutxiago zen zure eginbidea.»
Ahizpa ederrak hor daude ederrik eta galantik
hatz ederrak eraztunez beterik,
ez daukatela mantuetan zulorik
hala ere gutxiago begian negarrik.
Amandreari ere bai poza dario,
Nire bihotzari bakarrik mindura jario.
Aitajauna nirea Gaztelan zenean
Isil askorik jaio zen Alostorrean semea,
eta halere isilagorik dago bakean
hazitzen Zarautz aldean,
gure jatorriaren lohitukerian.
Ai, hau mindura beltza! Hau nire lotsa!
Alabak negarra eta aitak lur hotza!
Zeinek lohitu zaitu, Alostorrea?
Ai nire aita maite, aita maitea!
Hiltzea ondo egin duzu, aitajaun maitea.
Marcadores